Mundua

Egiptoko 36 polizia zauritu dira Rafako mugan izandako "liskarretan"

Gazako palestinarrak elikagaien eta erregaien bila Egiptora joaten segitzen dute.

2008ko urtarrilaren 26a
15:15
Entzun
Israelek ezarritako blokeoa dela-eta, Gazako palestinarrek Egiptora pasatzen segitzen dute Rafako mugatik, eta azkeneko orduetan Egiptoko 36 polizia zauritu direla esan du Ahmed Abu el Gheit Kanpo hango Harremanetarako ministroak. "Palestinarrekin liskarrak" izan dituztela adierazi du. Elikagaien eta erregaien bila joan dira Gazako bizilagunak hara.

Egiptoko Gobernuak bilera egin du gaur, Hosni Mubarak presidentea buru, egoera aztertzeko. Atzo hango militarrak mugatik erretiratu egin ziren, baina gaur berriro bertan izan dira.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) presidenteak uko egin dio Hamasekin elkarrizketatzeari. Honek Gazako mugak elkarrekin kudeatzeko dei egin zion hari. Hamasek kontrolatzen du Gaza, iazko ekainetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.