Egiptoko Parlamentuko hauteskundeak igandean dira egitekoak, eta oposizioko alderdi nagusiak salatu du bozak iruzur direla esan daitekeela jada. Anaia Musulmanak Egiptoko Herria Asanbladako -Parlamentua osatzen duten bi ganbaretatik bat- bigarren indar politikoa bihurtu zen 2005. urtean egin ziren bozetan. Hosni Mubaraken Alderdi Nazional Demokratikoa atera zen irabazle hauteskunde horietan.
Anaia Musulmanak izen zehatz horrekin debekatuta dago alderdi politiko gisa, baina agintariek nola edo hala jarduten uzten dute. Haatik, azaroaren 28ko bozen kanpainan jasandako eragozpenak salatu ditu eledunak. Sad al Katatnik hedabideen aurrean atzo eginiko agerraldian azaldu du hauteskundeen data joan den urrian iragarri zenetik alderdiko 1.200 jarraitzaile baino gehiago atxilotu dituztela eta 500 inguru oraindik giltzapetuta direla. Igandean atxilotutako oposizioko 38 kideei hamabost eguneko kartzela zigorra ezarri diete.
Gauzak horrela gertatzen ari dena «sinestezina» dela salatu dubozeramaileak: «Hauteskunde kanpaina bat al da hau, ala benetako bozketarik ez dela izango agerian utzi nahi duen gobernuaren mezu bat baino ez da?».Egindako galderari erantzun dio Al Katatnikek: «Dagoeneko argi geratzen da hauteskunde hauek iruzur bat izango direla».
Lekuko behatzaileen kexa
Mubaraken agintearen oposizioko indar politiko honen adierazpenei sinesgarritasuna eman dieboz hauetan behatzaile gisa jardun behar luketen gobernuz kanpoko erakundeen salaketak. Kairok erabat uko egin dio nazioarteko erakundeetako ikuskatzaileak egoteari. Mubaraken aginteak soilik herrialdeko behatzaileak onartu ditu; Hauteskundeen Behaketarako Aliantza osatzen duten gizarte zibileko 123 erakunde eta elkarte arituko dira jardun horretan. Hafez Abu Seada aliantzako kideak esan du, baina, boterea ahalegin guztiak egiten ari dela behatzaile independente hauen jarduna trabatzeko edo eragozteko.
Egiptoko bozak jada iruzur bat direla salatu dute Anaia Musulmanek
Mubaraken aginteak azken asteotan oposizioko 1.200 kidetik gora atxilotu dituela salatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu