Mundua

Egipton bahitutako 19 lagunak Sudandik Libiara eraman dituzte

2008ko irailaren 25a
16:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Sudango Gobernuko Kanpo Harremanetarako Ministerioak esan duenez, lehengo ostiralean Egipton bahitu zituzten 11 atzerritar turistak eta zortzi egiptoarrak Sudandik Libiara eraman dituzte bahitzaileek beraiek. Egipton bahitu ondoren Sudanera eraman ziren.

11 turista haiek bidaia batean ari ziren parte hartzen beste zortzi egiptoarrekin batera, eta hauek ere bahitu zituzten. Turisten artean bost italiarrak dira, beste bost alemaniarrak eta bat errumaniarra.

Ekintzaren egileek dirua eskatzen dute. Asteburutik Egiptoko eta Sudango agintariak negoziazioetan aritu dira haiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.