Egipton iraultza garaian atxilo hartutako 572 preso askatuko ditu Mursik

Kartzela militarretan jarraitzen duten presoak askatzeko «lehen pausoa» da, presidentearen arabera

Erredakzioa
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak iragarri du iazko matxinadan atxilotutako 572 preso askatuko dituela espetxe militarretatik. Ramadanaren hasieraren harira egin du iragarpena. Aske geratuko diren presoetatik 530i auzitegi militarrek ezarri diete zigorra, eta beste 42 epaiaren zain daude oraindik.

Hosni Mubarak agintetik kentzea lortu zuen matxinadan izandako zibilen atxiloketak ikertzeko sortutako batzorde baten gomendioei jarraituz hartu du erabakia Mursik. Eta erantsi du espetxe militarretan dauden presoak askatzeko «lehen fasea» baino ez dela. 11.879 lagun atxilotu zituzten matxinadan, eta horietatik 9.714 askatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.