Kuba

"Egonkor" dagoela ziurtatu du Fidel Castrok

Fidel Castrok "egonkor eta animotsu" dagoela iragarri du Kubako telebistak zabaldutako mezu baten bidez. Nolanahi ere, osatzeko denbora behar duela erantsi du Castrok. Kubako telebistaren arabera, agintari nagusiak berak idatzi du mezua. Ez du behin-behinean agintea lagarazi dion gaitzaren berri zehatzik ematen.

2006ko abuztuaren 2a
19:02
Entzun
Atzo jakin zen Castrok Raul anaiaren esku utzi zuela Kubako agintaritza nagusia, hesteetako gaixotasun bat tarteko. Albiste horrek oihartzun handia izan du nazioarteko komunitate osoan, Kubako erregimenaren etorkizunari buruzko iritzi, adierazpen eta mugimenduak puri-purian jarri baititu.

Bart gauean Castroren beraren mezu baten berri eman du Kubako telebistak, hark idatzitakoa dela nabarmenduz. Agiri horretan Castrok esaten du "egonkor" dagoela, baina ez du gaixotasunari eta bere osasunari buruzko zehaztasun handiagorik ematen; osatzeko "denbora" beharko duela baino ez. Izan ere, "albiste onak asmatzea" etikaren kontrakoa litzatekeela azpimarratu du Castrok, eta gaizki balego "etsaiak" bere alde erabiliko lukeela. Ondorioz, beren osasunegoera zehatza "estatu sekretua" dela esan die Castrok Kubako herritarrei, eta sasoi egokia heltzen denean izango dutela guztiaren berri. Animoz ondo dabilela erantsi du.

Nolanahi ere, Kuban den-denak martxa onean jarraitzen duela azpimarratu du, eta horixe dela garrantzitsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.