KAZAKHSTAN

Egungo presidentea da gaurko bozak irabazteko faboritoa

«Ukrainan edo Georgian ez bezala», hauteskundeak garbiak izango direla iragarri du Gobernuak

Erredakzioa
2005eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Bost dira gaurko presidentetzarako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaiak: oposizioko Kazakhstan Aske Baten Alde alderdiko buru Jamariam Tuiakbai; Sendero Luminosoko hautagai Alijan Baimenov; Herriaren Alderdi Komunistako buruzagi Erasil Abilkasimov; Natura alderdiko buru Mels Eleusizov; eta egungo presidente Nursultan Nazarbaiev. Hala ere, azken hori da irabazteko aukera gehien duena.

1989an hartu zuen lehen aldiz presidente kargua Nazarbaievek, eta bera izan zen herrialdea independentziara eraman zuena ere. «Nik ez dut politika ulertzen, eta ez zait interesatzen. Baina badakit nolakoa de bizitza, eta hemen hobetu egin dela ikusi dut, ez inguruko herrialdeetan bezala», zioen Onalsinek, Alma Ata hiriko saltzaile batek.

Nazioarteko mila begirale inguru izango dira gaur Kazkhstanen. Han izango da ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeko ordezkaritza bat ere. Gauzak horrela, diplomaziaburu Kasimzhomart Tokaieven esanetan, inoizko hauteskunde garbienak eta zuzenenak izango dira gaurkoak, «Georgian edo Ukrainan ez bezala». Tokaievek ukatu egin zuen Kazakhstanen iraultza bat egoteko aukerarik zegoela. «Iraultzak krisi sozioekonomikoen ondorio izan ziren. Baina hemengo egoera desberdina da».8,7 milioi herritarrek izango dute gaur, datozen zazpi urteetan aginduko duen presidentea hautatzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.