Martxoaren 28an Israelen egingo diren hauteskundeei begira egin dute gaurko izendapena, Ehud Olmert jarduneko lehen ministroak alderdia gidatu dezan. Gaur egin du lehen bilera Kadima alderdiak Sharon Hadassa erietxean dagoenetik. Sharonen osasun egoera larria izan arren, Kadima alderdia da faborito nagusia une honetan hauteskundeei begira.
Olmertek asteburuan euren kargua utzi zuten Likudeko ministroak ordezkatuko ditu ziurrenik. Asteburuan Benjamin Netanyahu Likudeko buruak hala eskatuta utzi zuten euren kargua Likudeko lau ministroek. Horien ordezkariak izendatu beharko ditu orain Olmertek. Joan den astean jakinarazi zutenez, Tsipi Livni Justizia ministroak hartuko du Silvan Shalom Atzerri ministroaren kargua.
Sharonek begiak ireki dituela dio bere familiak
Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak begiak ireki ditu gaur lehen aldiz, garuneko odol isuria izan zuenetik. Horixe da behintzat bere senideek uste dutena. Haaretz egunkariak zabaldu duenez, ez dago argi keinu horrek zein esanahi izan dezakeen. Yediot Ahronot Israelgo egunkariak jakinarazi duenez, lehen ministroaren senideek esan dute Sharonek begiak ireki dituela. Erietxeko arduradunek ziurtatu dutenez, "Sharonen senideek uste dute begiak ireki eta itxi dituela, hala ere keinu horren esanahia ez da argia".
Bart gauean trakeotomia egin zioten Sharoni eta Hadassa erietxeko sendagileen txostenek aditzera eman dutenez, datorren astean konorterik gabe jarraitzen badu "egoera begetatiboan" sar daiteke.
Ekialde Hurbila
Ehud Olmert izendatu dute Kadima alderdiko jarduneko presidente
Kadima alderdiak Ehud Olmert Israelgo jarduneko lehen ministroa izendatu du gaur alderdiko behin behineko presidente. Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak sortu zuen Kadima alderdia, Likud bere alderdi ohia utzi ostean. Joan den urtarrilaren 4ean garuneko odol isuri izan zuen Sharonek eta alderdiak jakinarazi duenez, lehen ministroaren osasun egoera dela medio hartutako erabakia izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu