IRAK

Ehunka familia Ramaditik eta Al Kaimetik ihesi, AEBen erasoak direla eta

Erredakzioa
2005eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Ramadi eta Al Kaim hirietatik ehunka familia irakiar ihes egiten ari direla eta itzultzeko beldur direla jakinarazi zuen atzo Ilargi Gorriak. Ameriketako Estatu Batuetako Armadak erasoaldiak hasi zituen bi hiriotan abenduaren hasieran eta azaroaren bukaeran, hurrenez hurren. Ramaditik 700 familiak ihes egin dute eta inguruko kanpalekuetan daude errefuxiatuta. Al Kaimdik ehunka familiak ihes egin dute. Raua herrian babestuta daude eta umeak eta zaharrak osasun arazoak izaten hasi dira.

Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte bihar Iraken. Atzo hautagai sunita bat hil zuten Ramadin. Mezher al Dulaimi autoari gasolina botatzen ari zenean hil zuten tiroz. Biharko bozetan parte hartzeko deia egin zuen bezperan, telebistan, hautagai sunitak komunitate horretako kide batzuek bozak boikotatuko dituztela jakinarazi zuten. Mosulen beste politikari sunita bat hil zutela jakinarazi zuten hainbat informazio iturrik. Latifian, berriz, diputatu xiita bati eraso zioten, baina onik atera zen. Horretaz gain, Bagdaden AEBetako lau soldadu hil ziren atentatuan.Irakeko Armada Islamikoak erresistentziako talde nagusietako bat ez diela bozkalekuei erasoko adierazi zuen atzo. «Ez ditugu errugabeen kontrako erasoak egingo». Taldeak zehaztu zuen horrek ez duela esanahi prozesu politikoa babesten dutela.

Atzerriko bozak

Atzerrian bizi diren irakiarrek atzo bozkatu zuten. Orotara 1,5 milioi irakiar daude atzerrian. Legebiltzarreko 275 ordezkariak hautatu beharko dituzte.

Washington eta Londres soldaduak datorren urteko martxoan erretiratzen hasiko direla jakinarazi zuen atzo The Times egunkariak. Legebiltzarrerako bozen ondoren osatuko den gobernuak boterea eskuratzean emango dute urrats hori okupazio indarrek. Washingtonek 160.000 soldadu ditu Iraken. Londresek, berriz, zortzi mila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.