mundua

Ekainaren 13an eginen dituzte hauteskundeak Belgikan

Bart arratsean disolbatu zituzten legebiltzarra eta senatua. Gobernuan zegoen koalizioaren hausturaren ondorioz egin dute bozetarako deialdia.

2010eko maiatzaren 7a
12:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Belgikako hauteskundeak ekainaren 13an eginen dituzte, Patrick Dewael parlamentuko presidenteak jakinarazi duenez. Bart arratsean legebiltzarra eta senatua disolbatu zituzten, eta konstituzioan aldatuko dituzten artikuluen zerrenda publiko egin zuten.

Hauteskundeetarako deialdia gobernu koalizioaren hausturak sortutako krisi politikoaren ondorioz etorri da. BHV Brusela-Halle-Vilvoorde barrutiaren inguruan flandriarrek eta valoniarrek duten auziak sortutako eztabaidak eragin zuen koalizioaren haustura. Joan den apirilaren 26an Yves Leterme lehen ministroaren dimisioa onartu zuen Alberto II.a erregeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.