Ekainaren 20an egingo dute Poloniako presidentea aukeratzeko hauteskundeetako lehen itzulia; bi asteren buruan, uztailaren 4an, bigarrena. Udazkenean ziren egitekoak boz horiek, baina Errusian hegazkin istripuz hil zen Lech Kaczynski presidentearen heriotzak aurreratu egin ditu. Kaczynskiz gain gobernuko eta Poloniako goi erakundeetako agintari asko hil ziren istripuan, guztira 95 lagun.
Bronislaw Komorowski jarduneko presidente, Parlamentuko buru eta liberalen hautagaia da hauteskunde horiek irabazteko faboritoa. Kontserbadoreen artean Kaczynski zen aurrea har ziezaiokeena, baina haren heriotzak, bidea erraztu egin dio Komorowskiri.
Mundua
Ekainaren 20an egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak Polonian
Udazkenean ziren egitekoak, baina Lech Kaczynski presidentearen heriotzaren ondorioz, aurreratu egin behar izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu