Irudia.AEB

EKAITZEN ETA TORNADOEN TXIKIZIOA

2011ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azken egunotan AEBetako hego-ekialdea astindu duten ekaitz eta tornadoek txikizioa eragin dute. Agintarien arabera, gutxienez 250 dira hildakoak, eta kalte materialak handiak dira. Bortz estatuk jasan dute denboralearen eragina, baina Alabamak pairatu ditu kalte larrienak. Han, gutxienez 131 lagun hil dira. Alabamako gobernadore Robert Bentleyk larrialdi egoera ezarri du, eta Guardia Nazionaleko 1.400 kide mobilizatu ditu. Barack Obama presidenteak jakinarazi du kalte handienak jasan dituzten tokiak bisitatuko dituela gaur. Ekaitza iparralderantz zuzendu da. Irudian, Georgia estatuko Ringgold herriko txikizioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.