EKIALDE HURBILA. SOSLAIA. Ariel Sharonen jarraitzailea

2008ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Tzipi Livniren (1958, Tel Aviv)hauteskunde kanpainako lelo nagusia aldaketa izan da. Eta bere bizitza politikoa ere aldaketak ezaugarritu du: Ariel Sharonek 2005ean Kadima alderdia sortu izana mugarria izan zen Livnirentzat. Izan ere, familia ultrakontserbadore batean hazi eta Likud eskuin muturreko alderdiko legebiltzarkide ere izan zen 1990eko hamarkadan. 2005ean, baina, politika ildomoderatuagoa hartu zuen, eta Kadimako kide egin zen. Hiru urte geroago, primarioak irabazi eta buruzagitza eskuratu du. Orain 41 egun baino ez ditu gobernua eratu eta Ehud Olmert lehen ministroaren ordezko bihurtzeko.

Ustelkeria dela eta, Kadimako hainbat buruzagiren sonanabarmen txartu da azken urteetan. Livnik, baina, eskuak garbi ditu oraingoz, eta horrek alderdiaren itxura hobetu dezakeela uste dute adituek. Halaber, Sharonen gertukoen sostengua du. Hori guztia aldeko gertatu zaio alderdiko bozetan, eta tarte txikiarekin bada ere, garaipena eskuratu du.

Palestina eta Israelen arteko gatazka konpontzeko bi estatu sortu behar direla uste du Livnik. Bi nazioko estatu baten sorrera ekidin nahi du, hala. Irtenbidea lortzearen truke«Judea eta Samariatik», hots, Zisjordaniatik erretiratzeko prest legoke.

Kadimako buruzagitza eskuratu baino lehenagotik da Atzerri ministro Livni, eta Mossad Israelgo zerbitzu sekretuetako kide izan zen hainbat urtez. Ezkonduta dago eta bi seme -alaba ditu. i. z.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.