'Ekialdeko piztia' liskarren erantzule?

2011ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bera da ehunka jarraitzaile maskaradun kalera ateratzeko boterea duena. Bere nahia izan da [...] aste honetako loialisten eta errepublikanoen arteko borroka astea.

PSNIak jakinarazi du ekialdeko liskarren atzean UVFko kideak daudela uste dutela. Eta egoera kontrolatzen saiatzen ari ziren poliziak hiltzeko erabilitako armak UVFrenak zirela uste da.

Inork ez daki ziurUVFren aginduak jarraitzen ari den, edo nahi duena egiten ari den.

Duela urte bat Zaintza Batzorde Independenteak argitaratutako txostenaren arabera, ez dago UVFren helburua erakunde zibil bihurtzea dela zalantzan jartzeko arrazoirik. Dena dela, taldearen barnean beren ekintzak mugatzea onartuko ez duten kideak daudenaren kezkak ere adierazi dituzte.

Loialisten artean ekintzaile berriak agertzeak ez du udara baketsu bat iragartzeko aukera ematen, batez ere UVFren barruan armatuak eta borrokarako prest dauden disidenteak egonda.

Deborah McAleese. The Belfast Telegraph.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.