Ekintzaile maoista bat aske utzi du Indiak
NEW DELHI. Indiako Auzitegi Gorenak bermepean aske utzi du Binayak Sen ekintzailea. Gerrillari talde maoista bati laguntza ematea egotzita, bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten iragan abenduan. Auzitegi Gorenak, ordea, Sen zigortzeko oinarririk ez dagoela ebatzi du. Amnesty Internationalek kontzientzia presoa zela salatu zuen atxilotu zutenean. Gobernuz kanpoko erakunde bateko buru da Sen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu