Ferran Adria El Bulli jatetxe ezaguneko nagusiak gaur Madrilen jakinarazi du 2012 eta 2013n itxita egongo dela jatetxea, hala erabaki duelako. "25 urtean bete-betean aritu ostean, gure bizimoduak normaldu behar ditugu", esan du Adrikak. Agerraldian ondoan izan ditu Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana euskal sukaldariak.
Munduko jatetxerik onena bezala dute El Bulli -hiru izar Michelin ditu-. Herrialde Katalanetan dago, Rosasen (Girona).
Bi urte horietan bertako kideek ikerketa lanean segituko dute, 2014an eskaintza hobea izateko asmoz. "Itzuliko gara, baina garbi dago ez dela gauza bera izango".
"Ondo definitu beharra dago zer den goi mailako sukaldaritza", haren ustez.
gizartea