AEBetako presidente Barack Obamak Elena Kagan izendatu zuen atzo Auzitegi Gorenerako, erretiroa hartzekoa den John Paul Stevens magistratua ordezkatzeko. Hortaz, Senatuak erabakia berresten badu, lau emakume izango dira erakundean, horietatik bi Obama berak izendatutakoak.
Oraindik AEBetako presidente kargura izendatuta ez zegoelarik, Obamak honela azaldu zuen: «Jardun horretarako, bihoztasuna duen, pobrea izatea, larru beltzeko estatubatuarra, homosexuala, ezindua edo zahartua izatea zer den dakien norbaiten beharra daukagu; horiek izango dira aintzat hartuko ditudan irizpideak Auzitegi Gorenerat norbait izendatzeko orduan».
Abokatu ezaguna
Elena Kaganek Auzitegi Gorena ezagutzen du jada, Obamaren gobernuaren abokatu gisa jardun baitu orain arte egitura horretan. Harvardeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko lehendabiziko emakume dekanoa izan da 50 urteko abokatu hori, baina Gorte Goreneko kideen artean bakarra izango da. Beste zortzi kideek, berriz, epaile gisa jardun dute.
Bere izendapenaren berri hartzean, Kaganek hauxe adierazi du: «Zuzenbidea funtsezko zerbait da, gure segurtasuna bermatzen baitu, gure eskubide eta askatasunak babesten baititu eta gure demokraziaren oinarria baita». Lan gogorrak egiten ohitua, tabako enpresa handien aurkako hainbat auzi bideratu zituen Bill Clintonen agintaldian.
Elena Kagan izendatu du Obamak AEBetako Gorenerako
Gobernuaren abokatu izan denak ordezkatuko du Stevens epailea; Senatuak berretsi behar du erabakia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu