EUROPAKO BATASUNA

Elkarrizketak noiz hasi erabakitzeko, iritzi ezberdinak

2004ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziak eta Alemaniak, negoziazioak hasteari eragozpen gehien jartzen dioten bi estatuek, elkarrizketak datorren urteko abenduan edo 2006. urteko urtarrilean hastea proposatu dute. Gainontzeko herrialdeek data horren alde egin dezaten hitzarmen bat hitzartu dutela eman dute aditzera hainbat informazio iturrik. Erresuma Batuak eta Espainiak, bat egitearen aldeko iritzia duten herrialdeek, alegia, elkarrizketak lehenbailehen hastea nahi dute. Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durao Barrosok elkarrizketak hasteko «data zehatza» hitzartzeko eskatu zien atzo Bruselan bilduko diren estatuburu eta gobernuburuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.