Asteazken goizaldean tiroz hil zituzten Argenis Yatacue buruzagi indigena eta haren bikotekide Marcelino Yatacue. Bizitzaren eta Giza Eskubideen Aldeko Sareak zabaldutako informazioaren arabera, Corticoren heriotzagatik, ELN zioen idatzi bat aurkitu zuten, hilketa ustez ELN Nazioa Askatzeko Armadako kide baten heriotzagatikako mendeku gisa aurkeztuz. Gaur, baina, gerrillak berak ukatu egin du halakorik, sare sozialetan zabaldutako bideo batean.
Aurpegia estalita daukan pertsona bat ageri da bideoan, eta gerrillaren komunikazio taldeko kide gisa aurkezten du bere burua. Jarraian, buruzagi indigenaren eta haren bikotekidearen hilketak gaitzesten ditu, eta «komunikabide independenteei» eskatzen die iker dezatela gertatutakoa. Salatzen du, gainera, «bandera faltsua» baliatu nahi izan dutela hilketa gerrillari egozteko, eta elkartasuna helarazten die «estatuaren terrorismoaren biktima» diren Caucako buruzagi indigenei.
#ATENCIÓN
— Sasha Yumbila Paz (@SashaYumbilaPaz) June 11, 2021
ELN se pronuncia sobre el asesinato de Argenis Yatacué profesora y autoridad ancestral del resguardo Páez de Corinto y su compañero Marcelino Yatacué Ipia pic.twitter.com/qLXn4Y4t6p
2019 eta 2020 artean herriaren ordezkari ziren sei emakumezko hil zituzten; haietako lau, indigenak. Urte hasieratik eta maiatzera arte, berriz, 69 lider hil dituzte. 2016an bake akordioak sinatu zirenetik, berriz, 1.185 dira hildako ordezkari sozialak.