munDUA

Emakume bat hilda azaldu da Libanok Vienan daukan enbaxadan

Bertako langilea da hildakoa. Sotoan aurkitu dute gorpua.

2009ko abenduaren 29a
16:09
Entzun 00:00:00 00:00:00
Filipinetako emakume baten gorpua aurkitu dute gaur Vienan, Libanoko enbaxadorearen egoitzan. Sotoan aurkitu dute hilik eta, iturri ofizialen arabera, baliteke hilketa izatea.

Enbaxadako langilea zen emakumea, eta ustez labanaz hil dute. Sukaldariak kausitu du gorpua.

Enbaxadorea bera egun hauetan ez dago Austrian.

Polizia gertaera ikertzen ari da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA