Emakume bat izango da Australiako lehen ministro
CANBERRA. Julia Gillardek Australiako lehen ministro kargua hartu zuen atzo. Postu hori betetzen duen lehen emakumea da Guillard. Dena den, kargua behin-behinean beteko du hark; izan ere, atzo bertan iragarri zuen bozak antolatuko dituela ahalik eta azkarren. Aurreko gobernuburuak, Kevin Ruddek bat-batean eman zuen dimisioa, Alderdi Laboristako taldekideekin eztabaida gogorra izan ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu