Mundua

Emakumeek diskriminazioa bizi dute ia munduko toki guztietan, Nazio Batuen txosten baten arabera

Fareda Banda egileak adierazi duenez, emaztea bortxatzea ez da legez kanpokoa munduko 53 herrialdetan.

2008ko apirilaren 4a
18:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) gaur ezagutarazi duen txosten baten arabera, emakumeek diskrimazioa bizi dute ia munduko herrialde guztietan, eta egoera hori aldatzeko hartu diren konpromiso guztiak “ez dira errespetatu”.

Fareda Banda txostenaren egileak adierazi duenez legeak onartzen dituen diskriminazioak “asko” dira oraindik. Esate baterako, munduko 53 herrialdetan ezkondu ostean emaztekidea bortxatzea ez da legez kanpokoa.

Horrez gain, munduko txiroen %70 emakumeak dira, Bandak azaldu duenez, eta eskolara ez doazen umeen hirutik bi neskak.

Txostenean biltzen denez, emakumeak nekazal-lurren %1en jabe dira soilik, eta ondareaeta dibortzioa bezalako eskubideetan beti gizonezkoen azpitik daude.

Mugimendu askatasun eskubidea ere urratzen zaie emakumeei, gizonezko baten laguntza eskatzen baitzaie, txostenaren egilearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.