Mundua

Enda Kelly kontserbadorea hautatu dute gaur Irlandako lehen ministro

Alderdi Laboristarekin koalizioa osatuko du Fine Gael alderdiak.

2011ko martxoaren 9a
15:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Irlandako Parlamentuak Enda Kenny kontserbadoa hautatu du gaur lehen ministro. Lehen ministroaren Fine Gael alderdiak koalizio gobernua osatuko du Alderdi Laboristarekin. Oposizioak bere hautagaia aurkezteari uko egin dio, baita Kennyren hautagaitzaren kontra bozkatzeari ere; 117 boto jaso ditu Kenny alde, 27 kontra eta 22 parlamentarik zuri bozkatu dute.

Parlamentuan egin dute bozketa, eta hortik Kenny Mary McAleese presidentearen etxera joan da, tradizioa jarraituz, gobernatzeko baimen eske. Ondoren jakinaraziko du nortzuk izango diren ministroak. "Gure Gobernuak egia esango die irlandarrei, gogorra izanik ere. Politiko egiteko modu zaharrak kalte egin digu, ez ekonomikoki bakarrik, baita emozionalki eta psikologikoki ere", esan du Kennyk bozketaren ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.