'Enola Gay'-ko ingeniaria

2010eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Hiroshimaren gainean bonba atomikoa bota berri zutela, afarian, marine batek zera galdetu zion: «Zer egin duzu gaur?». Honakoa izan zen Morris Jeppsonen erantzuna: «Gaur gerra amaitu dugula uste dut». Hego Pazifikoko Tinian uhartetik Enola Gay-k Japonia aldera egin zuenean, Jeppson AEBetako armadaren hegazkinean zen. Bera izan zen segundu eskasetan Hiroshima suntsitu zuen bonba nuklearra prestatu zuena. 23 urte zituen egun hartan, 1945eko abuztuaren 6an.

Martxoaren 30ean hil zen Jeppson, 87 urte zituela; horren berri eman zuen atzo Molly alargunak. Hortaz, Enola Gay-ko eskifaikide bakarra gelditzen da bizirik: Theodore Va Kirk.

Jeppson 1943an egin zen soldadu, eta bigarren teniente izendatu zutenean, bonba atomikoetan aditu egin zen. Horregatik bidali zuten Hiroshimako misiora. Dena den, handik gutxira utzi zuen AEBetako armada, izan ere, 1946an nuklearren enpresa batentzat hasi zen lanean. I.Z.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.