Sexu bazterketaren aurkako legea moldatuko du Australiako Gonbernuak epaileen eta goi kargudunen aurkako salaketak ahalbidetzeko, izan ere, orain arte horiek immunitatea zuten sexu abusuen salaketetan.
Joan den otsailean, Scott Morrison lehen ministroaren aholkulari ohi batek salatu zuen 2019an lankide batek bortxatu egin zuela legebiltzarreko bulego batean. Salaketak hautsak harrotu zituen Australian. Morrisonen kasua ez da argitara atera duten bakarra izan. Christian Porter fiskal nagusi ohi eta Industria ministroaren aurkako beste salaketa bat ere aurkeztu dute, duela 30 urte egindako eraso batekin lotuta. Porterrek berak ukatu egin ditu leporatzen dizkiotenak.
Horrez gain, ontzat emango dute sexu jazarpena argudiatzea inor kaleratzeko. Bide beretik, sei hilabetetik bi urtera luzatuko dute sexu abusuak salatzeko epea. Neurriok lan arloan gertatzen diren sexu erasoak eteteko ekinbide baten barruan hartu ditu gobernuak. Datu ofizialen arabera, emakumeen %39k eta gizonen %26n jasan dute sexu jazarpena lantokian.