Nigeria

Epaiz kanpoko exekuzioak egitea egotzi dio AIk Nigeriako armadari

"Militarren ankerkeriaren froga ugari" dituela ohartarazi du Amnesty International erakundeak. Gobernuak ukatu egin du militarrek inolako urraketarik egin izana.

Nigeriako Poliziako eleduna, Boko Haramen aurkako operazio bat aurkezten. "Terrorismoaren aurka" egitearen aitzakian "ankerkeriaz jokatzea" egotzio diote Nigeriako armadari. STR / EFE
2014ko abuztuaren 5a
09:53
Entzun

Boko Haram ezagun egin da azken bost urteotan zibilen, eta batez ere emakumeen, aurkako erasoengatik. Oraingoan, ordea, armada jarri du jopuntuan AI Amnesty International erakundeak. "Baditugu frogak esateko militarrek eta gobernuak lagundutako miliziek atxilotuak exekutatzen dituztela inolako epaiketarik egin gabe", salatu du Salil Shettyk, erakundeko idazkari nagusiak.

Bornon jasotakoak dira testigantzak eta irudiak. "Horiek frogatzen duten epaiz kanpoko exekuzioak ohikoak bihurtu direla", nabarmendu du Shettyk.

Aldiz, Nigeriako Gobernuak "kezka" agertu du salaketagatik, baina ukatu egin du militarrek halakorik egin izana. "Halako ankerkeriak eta zigorgabetasunak ez du tokirik Nigeriako armadan", adierazi du Gobernuak komunikatu baten bidez.

AIk jasotako irudietan ikus daiteke nola militarrez jantzitako gizonek beste 16 pertsona exekutatzen dituzten, batzuk tiroz eta besteak lepoa moztuta. Aurtengo martxoaren 14ko data dute irudiek. Egun berean, Boko Haramek Maiduguriko espetxe bati eraso zion. NIgeriako Defentsa Ministerioak iragarri du irudiak ikertuko dituztela, "erantzuleak aurkitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.