Eraso batean hamar lagun hil dira Pakistanen

2009ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ISLAMABAD. Gutxienez hamar lagun hil eta 75 zauritu ziren atzo, Peshawarren (Pakistan). Zinema areto baten aurrean bonba-auto bat zartarazi zuten, eta, ondorioz, 50 lagunetik gora larri zaurituta eraman zituzten ospitalera. Bestalde, Swat eskualdeko borroketatik ihesi joandako 1,7 milioi errefuxiaturi laguntzeko 454 milioi dolar beharko dituztela jakinarazidu NBE Nazio Batuen Erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!