Khatamik ukatu egin du Irango programa nuklearraren atzean arma atomikoak garatzeko asmoa dagoenik. "Iranek ez dio uko egingo energia nuklearra ikertu eta garatzeko duen eskubideari. Hala ere, horrek ez du esan nahi arma nuklearrak garatzeko asmorik dugunik. Arma atomikoak garatzeari uko egin diogu, ez dugulako arma mota horretan sinesten".
AEBtako Estatu idazkari Condollezza Ricek atzo Parisen adierazi zuenez, "Iranek ahalmen nuklear zibila garatzeko daukan asmoaren atzean programa militar bat bideratzeko gogoa dago. Irandarrek ez dute oraingoz argi utzi nazioarteko komunitatearekin hartutako konpromisoak beteko dituzten eta hori nahiko kezkagarria da, ez bakarrik AEBentzat, mundu osoarentzat ere. Iranek bere programa nuklearra bertan behera utzi beharra dauka, ezinbestean».
Iran