katalunia

ERCk garrantzia kendu dio Konstituzionalaren erabakiari, "orain bide orria independentziarena baita"

Joan Puigcercosek dio Katalunia nazioa dela eta estatua nahi dutela. Espainiako auzitegiak oraindik ez du PPk Estatutu Berriaren aurka 2006an sartutako helegiteaz ebazpenik atera.

2009ko abenduaren 31
15:19
Entzun
Nahiz eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak oraindik ez duen Kataluniako Estatutu Berriaz ebazpena atera, Joan Puigcercos ERCko presidenteak garrantzia kendu nahi dio haren erabakiari, Katalunian"orain bide orria independentziarena baita, autonomismoarena bazterrean utzita". Katalunia "nazioa" dela berretsi du Puigcercosek. "Ondorioz, estatua izatea gura dugu".

Abenduaren 12an eta 13an Kataluniako 167 herritan egin zuten independentziari buruzko galdeketa, eta herritarren %95 alde azaldu ziren. Lege aldetik baliorik gabeko kontsulta izan arren, %30ekoa izan zen parte-hartzea. Irailean Arenys de Munten egin zuten bozketa, eta han ere antzeko emaitza izan zen.

Palman (Balear Irlak, Herrialde Katalanak) egin ditu adierazpenok ERCko buruak, manifestazio independentistaren ostean.

PPk sartu zuen helegitea aipatutako auzitegian helegitea, Estatutu Berriak Espainiako Konstituzioa urratzen duelakoan. PPren arrazoi nagusiak: itunean 'nazioa' hitza aipatzen dela eta lehen hizkuntza bezala katalana jartzen dela.

Kataluniako herritarrek eta Parlamentuak, eta Espainiako Kongresuak 2006an onartu zuten, bozketa bidez, Estatutu Berria, baina oraindik indarrean jarri gabe dago, helegitea dela medio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.