ERCko parlamentari Ruben Wagensbergek Suitzara alde egin du behin-behinean

Espainiako Auzitegi Nazionala «terrorismoa» egotzita ikertzen ari da Wagensberg, Kataluniako Tsunami Demokratikoaren aurka abiatutako auzian.

Ruben Wagensberg
ERCko diputatu Ruben Wagensberg, artxiboko irudi batean. BERRIA
Mikel Garcia Martikorena.
2024ko urtarrilaren 31
11:00
Entzun

ERC Esquerra Republicanak Kataluniako Parlamentuan duen parlamentari Ruben Wagensbergek Genevara (Suitza) alde egin du behin-behinean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoaren aurka abiatutako auzian ikerketapean baitago, «terrorismoa» egotzita. Kataluniako RAC1 irratiak eman du informazioaren berri, parlamentariaren gertuko iturriak aipatuz. ERCk azpimarratu du ez duela justiziatik «alde egin nahi», baizik osasun kontuengatik joan dela. JxC Junts Per Catalunyak Espainiako Kongresuan Amnistia Legea oztopatu eta biharamunean heldu da albistea.

Wagensbergek asteak daramatza bajan, antsietatea dela eta. Izan ere, RAC1-ek aurreratu duenaren arabera, Tsunami Demokratikoaren kasua daraman Manuel Garcia Castellon epaileak «terrorismoa» egotzi izanak eta «horrek dakarren jazarpenak» eragin dituzte parlamentariaren arazoak.

Wagensbergek esan du «defentsa politiko eta juridikoa» lantzea dagoela Suitzara joatearen atzean. Parlamentariak argi utzi du behin-behinean joan dela, eta «edonoiz» itzul daitekeela Kataluniara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.