Esku artean dituzten baliabide guztiekin ari dira Fukushima Daiichi zentralean hondamendi nuklearrik ez izateko lanean. IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak aitortu du egoera «oso larria» dela, okerrera egin ez badu ere. Azken orduan lurrikarak eta ondorengo tsunamiak suntsitutako hornidura elektrikoa berrezartzea lortu dute, BBCk jakitera eman duenez. Hala, erreaktoreen hozte sistemak martxan jartzea espero dute. Itxaropenari leiho bat zabaldi dio lorpen horrek Fukushiman.
Argindarra lortu artean, armadako helikopteroen bidez itsasoko ura botatzen aritu dira. 7.500 litro inguru bota dituzte. Neurriak funtzionatu duela diote agintariek, ura erreaktoreetara iritsi baita. Aurretik ere pentsatu zuten helikopteroen bidez ura jaurtitzea, baina erradiazioaren eraginez operazioa bertan behera utzi zuten, pilotuentzat arriskutsuegia izan zitekeelakoan. Azkenik, erradiazio mailak bere horretan jarraitzen badu ere, operazioa onartu dute, agintariek «nola edo hala» esku hartu beharra dagoela baitiote.
Bost ur kamioiren bitartez ere aritu dira ura botatzen. Une batean operazioa bertan behera utzi behar izan dute, erradiazioa altuegia zelako. Bainaoperaziak emaitzak eman ditu. Neurri horiekin erradiazioa apur bat —20 mikrosievet— jaistea lortu dutela iragarri baitu TEPCO enpresak.
Laugarren erreaktorean daukate jarrita arreta guztia une honetan, igortzen duen erradiazioa dela eta. Ez dakite erregai nuklearraren ur biltegian zenbat ur dagoen. Ur biltegia urik gabe geratuko balitz, erregai barrak agerian geratuko lirateke eta erradiazio handia isuriko luke- te.
Etsi-etsian saiatu dira hirugarren eta laugarren erreaktoreak hozten. Lehena hoztea premiazkoa da, plutonioa baitu barruan eta osasunean uranioak baino kalte larriagoak eragiten baiti- tu.
23 langile zauritu dira
Bestalde, IAEAk baieztatu du Fukushiman 23 langile zauritu direla. Gehienak azken sei egunetan gertatu diren leherketetan zauritu dira. Horrez gain, beste bi langile desagertuta daude, eta gutxienez, hogei lagunek onartutakoa baino erradiazio maila altuagoak jasan dituzte. Azken horietatik bat ospitaleratu egin behar izan dute. Luzera begira izango dituen ondorioez, dena den, ez du ezer esan IAEAk.Atzo, hain justu, Yukiya Amano erakundeko idazkari nagusia Japoniara joan zen zentralaren egoera bertatik bertara aztertzeko.
Alarma geroz eta handiagoa bada ere, gobernuak hasieran iragarritako neurriei eutsi die. Huste eremua hogei kilometrotan mantentzea erabaki du. Atzo, 28.000 pertsona gehiago atera zituen eremu horretatik, eta guztira, 200.000tik gora dira zentraletik urrunarazi dituztenak. Hogei eta 30 kilometro artean bizi direnei egunotan emandako gomendioei jarraitzeko eskatu diete: etxetik ez irteteko, leihoak ixteko eta aire girotua ez erabiltzeko. Beste hainbat herrialdek gehiago urruntzeko eskatu diete euren herritarrei. AEBek, esaterako, 80 kilometroko huste eremua gomendatu du estatubatuarrentzat.
Japoniarren artean ezinegona geroz eta handiagoa da eta gobernuaren «lasaitasunerako» eskaerek kontrako efektua eragiten dute. Askok irlaren hegoaldera joatea erabaki dute. Hori horrela, Niigata eskualdeko —Fukushima eskualdearen ondoan— hiriburuan autobus eta tren geltokiek gainezka egin dute. Tokion ere, batek baino gehiagok erabaki bera hartu du. Japoniako hiriburua erabat geldiarazi du azken egunotan krisi nuklearraren mamuak. Jende gehienak etxetik ez irtetea erabaki du, beldurraren eraginez.
Bestalde, Japoniako Gobernuak itzalaldiak iragarri ditu, lurrikarak eta tsunamiak zentral nuklearretan egin dituztenkalteen ondorioz horniduraarazoak dituztelako. Energia ahalik eta gehien aurreztekoere eskatu die Japonian diren herritarrei.
Lurrikara Japonian. Energia nuklearrari buruzko eztabaida
Erlojuaren kontra lanean
Botatako urari esker, Fukushiman erradiazioa apur bat jaistea lortu dute, eta argindarra jartzea lortu dute azken orduanIAEAk zentralaren egoera «oso larria» dela aitortu du, okerrera egin ez badu ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu