Errefuxiatu irakiarrek esan dute indarkeria sektarioa jasan dutela

2012ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irakeko gerratik ihesi Siriara egin zuten bidea atzekoz aurrera egiten ari dira milaka eta milaka irakiar azken egunotan. Sirian gatazka gaiztotzearekin batera, Irakera itzultzea erabaki dute askok. Beste askok, berriz, oposizioko talde armatuek kanporatu dituztela salatu dute, eta indarkeria sektarioaren biktima izan direla.

«Siriako Armada Askeak gure biziak izorratu ditu», adierazi du Irakera itzuli behar izan duen errefuxiatu batek. «Kanporatu egin gaituzte», gaineratu du. Sirian 88.000 errefuxiatu irakiar daudela jakinarazi du NBGAI Nazio Batuetako Iheslarientzako goi arduradunak, eta horien egoera bereziki zaurgarria dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.