Erregistroa ukatu dio Progresoaren Alderdiari Errusiak
MOSKU. Alexei Navalni parlamentuz kanpoko oposizioko buruaren Progresoaren Alderdia erregistrotik atera du Errusiako Gobernuak, herrialdeko federazioetan 44 ordezkaritza zabaldu arren 25 epez kanpo egin zituela argudiatuta. Navalnik aliantza osatua zuen PRP-PARNASekin.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu