Iñigo Errejon bera ez da izan batzarrean, erabakia ez zuela baldintzatu nahi argudiatuta. 350 lagun elkartu dira, eta adostasun handia izan da erabakian. Ez dute bozkatu nor aurkeztuko den, eta lan horri lotu beharko zaizkie orain. Baina, badirudi Errejon bera dela hautagai nagusia. Bileran ere halaxe esan dute hainbat kidek.
Kartulinekin egin dute bozketa, eta ia erabatekoa izan da kolore berdea.
Espainiako ezkerraren boto banaketa erabat baldintzatu dezake honek. Orain ordezkaritza duten alderdiek gobernua osatzeko akordiorik lortu ez izanak frustrazioa sortu du herritarrengan, eta ikusteko dago PSOEko eta Podemoseko botoemaileek zein bide hartuko duten.