Bestalde, gutxienez hamaika lagun hil ditu erresistentziak Bagdadeko okindegi batera egindako erasoan. Irakeko poliziak adierazi duenez, erasotzaileak okindegira hurbildu eta bertan zeuden lagunak tirokatu dituzte.
Al Jazira telebista kateak jakitera eman duenez, Bagdad ipar-ekialdeko mezkita xiita batean auto-bonba bat lehertu da eguerdian. Erasoan gutxienez 13 lagun hil dira. Eztandaren unean mezkita jendez gainezka zegoen. Ostiralero bezala, ehunka xiita hurbildu dira gaur bertara otoi egitera.
Ali al Sistani aiatola nagusiaren ordezkaria zauritu du erresistentziak, tiroz
Goizaldean Ali al Sistani aiatola nagusiaren laguntzaile Amaar Al Hilali hiltzen saiatu dira, tiroz. Amaar Al Hilali Bagdadeko erietxe batera eraman dute, larri. Hala ere, bere bizitza ez dagoela arriskuan adierazi dute medikuek. Datu ofizialik ez dagoen arren, denek Ali al Sistani aiatola nagusiak zuzentzen duen Irakeko Aliantza Batua jotzen dute iragan urtarrilaren 30ean egindako hauteskundeen irabazle bezala.
Irak