Kuban "demokraziarako aldaketa baketsua" bultzatu nahi dutenek Etxe Zuriaren laguntza izango dutela agertu du Ricek, AEBetako Gobernuak finantzatzen duen Television Marti kubatarrentzako telebistaren bidez zabaldutako mezuan.Era berean, Kubatik ez alde egiteko eskatu die, Fidel Castroren gaixotasunak sortutak burrunbak eta zalantzek Kubatik AEBetarako migrazio olde bat bultza dezaketela uste baitute hainbatek.
Halakorik gerta daitekeenik ez du uste, ordea, Abel Prieto Kubako Kultura ministroak."Ricek badaki Kuban inork ez duela bere mezua aintzat hartuko, atzerriko Gobernuko arduradun batena baita, eta ez baitu inolako baliorik kubatarrentzat", azpimarratu du. "AEBetako Gobernuak Kubako erakundeak errespetatu behar ditu; guztiz sendoak direla frogatu duten erakundeak".
Ricek baino lehenago George Bush AEBetako presidenteak berak antzeko adierazpenak egin zituen Kubari buruz. Hala ere, mezu horiei garrantzia kendu die Prietok, eta Miamin erbesteratuta dauden kubatarrei zuzendutako "erretorika hutsa" direla iritzi dio.
Mundua