ERRESUMA BATUA. Herritarrek eskatu aurretik, milaka agiri suntsitzen ari da Londresko gobernua

2004ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihartik aurrera, Erresuma Batuko herritarrek eskubidea izango dute txosten ofizialak kontsultatzeko. Informazio Askatasunerako Legeak jasotzen du eskubide hori. Zenbait iturriren arabera, baina, Londresko gobernuak hainbat txosten suntsitu ditu, baita duela hiru hilabete baino lehenago bidalitako mezu elektroniko guztiak ezabatzeko agindu ere. Gai Konstituzionaletarako ministro David Lammyk informazioa desagerrarazi izana ukatu du. Dena den, Gobernuak ez du «segurtasun nazionalari» eragiten dion informazioa kaleratu behar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.