krisi diplomatikoa

Erresuma Batuko diplomazialariak kanporatuko dituela iragarri du Errusiak

Sergei Lavrov Atzerri ministroak ez du aurreratu nahi izan zenbata botako dituzten.

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa, bilera batean, herenegun. ALEXANDER ZEMLIANICHENKO
2018ko martxoaren 15a
13:13
Entzun

Errusiak 24 ordu baino gutxiago behar izan ditu Erresuma Batuari erantzuteko. Theresa May lehen ministroak atzo harremanak eten zituen Errusiarekin eta Erresuma Batutik 23 diplomazialari errusiar kanporatzeko agindu zuen. Zehaztasun gehiago eman gabe, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak esan du eurek diplomazialari britainiarrak botako dituztela.

Erresuma Batuaren eta Errusiaren arteko tentsioak martxoaren 4an Salisburyn (Ingalaterra) izan zen gertakari bat du oinarri. Sergei Skripal Errusiako espioi ohia eta bere alaba gasarekin erostu zituzten. Biak egoera larrian daude ospitalean. Londresek Moskuri egozten dio eraso horren ardura, erasoa agindu zuelakoan edo gasa (debekatutako arma bat da) galdu zuelakoan. Izan ere, gas hori Errusiak garatua da.

Mayk Errusiako Gobernuari ohartarazi zion neurriak hartuko zituela, Moskuk azalpen "sinesgarririk" eman ezean. Atzo gauerdian bukatu zen Mayk emandako 36 orduko epea, eta, eskaturiko azalpenik jaso ez duela argudiatuta, lehen ministroak eguerdian iragarri zituen lehen neurriak, Komunen Ganberan: Errusiako 23 diplomazialari kanporatu, eta Londresek harremanak eten ditu Moskurekin.

Moskuk uko egin dio espioi ohiaren erasoa azaltzeari, pozoiaren lagin bat izan arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.