Diru publikoa legebiltzarkideen gastuak ordaintzeko erabiltzea leporatzen diote Erresuma Batuko Legebiltzarrari. Hori da maiatzaren 8an The Daily Telegraph egunkariak argitara eman zuena. Ondorioz, Michael Martin Erresuma Batuko Komunen Ganberako presidenteak kritika ugari jaso ditu eta gaur dimisioa ematea erabaki du.
Ekainaren 21ean utziko du kargua Martinek, haren esanetan "Ganberaren batasuna mantentzeko".
300 urtean dimisioa eman duen Erresuma Batuko Legebiltzarreko lehen presidentea da.
mundua