Errusiak jakinarazi du su hartu zuen itsaspekoa propultsio nuklearrekoa zela
MOSKU. Hiru egun geroago, eta kasua ezkutatzen saiatzeagatik kritikak jaso ondoren, Errusiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zuen astelehenean Barents itsasoan —Artikoan— su hartu zuen itsaspekoa propultsio nuklearrekoa zela. Suteagatik hamalau militar hil ziren. Moskuk ez du argitu, ordea, sutea zerk eragin zuen. Adierazi du, hori bai, erreaktore nuklearrak funtzionatzen jarraitzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu