MunDUA

Errusiak misilak jarriko ditu Kaliningradon

AEBek Europako ekialdean misilen kontrako eskudoa ipini dutela-eta hartu du neurria Medvedev presidenteak.

2008ko azaroaren 5a
12:04
Entzun 00:00:0000:00:00
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Europako ekialdean misilen kontrako eskudoa jarri dutela-eta, Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak iragarri du beraiek Kaliningrado eskualdean misilak jarriko dituela, Errusia mendebaldean. Iskander motako koheteak ipiniko dituzte, "behar izanez gero, misilen aurkako sistema geratu ahal izateko".

Errusiaren egoerari buruz urtero Parlamentuan egiten duten hitzaldian eman du horren berri Medvedevek.

Kozelsk-eko misilak erretiratzeko asmoa zuen Errusiak -haiek ere mendebaldean daude-, baina presidenteak gaur bertan behera utzi du neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.