Errusiak misilak jarriko ditu Kuril uharteetan

2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MOSKU. Errusiak hegazkinen aurkako bateriak eta misilak jarriko ditu Kuril uharteetan, Indar Armatuetako iturri batek agentziei esan dienez. Helikoptero eta ibilgailu militarrak ere eramango ditu. Kuril uharteak Errusia eta Japoniaren artean daude, baina Errusiarenak izan dira II. Mundu Gerraz geroztik. Bi estatuen harremana garraztuta dago horregatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA