Errusia

Errusiako Gobernuak dimisioa eman du

Vladimir Putin presidenteak Konstituzioari buruzko erreferendum bat iragarri eta gutxira jakinarazi du Medvedev lehen ministroak kargua uzteko erabakia.

Dmitri Medvedev eta Vladimir Putin, artxiboko argazki batean. EFE
arantxa elizegi egilegor
2020ko urtarrilaren 15a
16:23
Entzun

Parlamentuaren eskumenak zabaldu nahi ditu Vladimir Putin presidenteak, eta Ordezkarien Ganberaren esku utzi lehen ministrorako hautagaia berresteko betebeharra. Era horretan presidenteak ez du gobernuburua kargugabetzeko eskumenik izango, eta ganberaren erabakia onartu beharko du.

Putinen hitzaldia eta minutu gutxira jakinarazi du Dmitri Medvedev lehen ministroak gobernuaren dimisioa. Gobernuko iturriek zabaldu dutenez, Putinekin izandako bilera batean eman dio erabakiaren berri eta haren esku utzi du dimisioa onartu edo atzera botatzea. Medvedeven beraren arabera, "zilegia da" Konstituzioa aldatu behar bada, egun dagoen gobernuak kargua uztea.

Putinek berak erabakiari buruzko adierazpenik egin ez duen arren, estatuburuak gobernu berria osatu artean jarraitu beharreko urratsak zehaztu dizkio gobernuburuari, eta eskerrak eman dizkio "egindako lanagatik".

Horrez gain, egin asmo dituen aldaketen artean dago, Konstituzioa nazioarteko legedien gainetik egotea eta presidentetzarako hautagaiek bete beharreko baldintzak zorroztea. Putinek berak dagoeneko bete ditu osatu ahal dituen agintaldiak, eta beraz, 2024an amaituko litzateke bere legealdia.

Medvedev bera estatuburu izana da Putin lehen ministro zela —2088 eta 2012 bitartean—. Ondoren, Putin estatuburu izatera itzuli zenean, Medvedev aukeratu zuen gobernua zuzentzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.