Herenegun eta atzo Ukrainako11 eskualderi eraso zieten Errusiako indarrek, Kieveko iturri ofizialek jakinarazi zutenez. Batik bat kalte materialak eragin dituzte eraso horiek.
Ukrainaren arabera, herenegun gauean Iranen egindako hamalau drone jaurti zituzten Kiev eskualdean, baina horietako 11 erorarazi zituzten. Eraso horiek ez zuten ez biktimarik ez kalterik eragin.
Zaporizhia eta Dnipropetrovsk eskualdeetan energia azpiegiturak artilleriarekin bonbardatu zituzten atzo, eta zibilen etxebizitza bloke batzuk ere hondatu zituzten erasoek. Sumi eskualdean, herrialdearen ekialdean, morteroekin eta artilleriarekin eraso egin zuen Errusiak, eta pertsona bat zauritu. Kherson eskualdean ere Errusiako indarrek artilleriarekin bonbardatu zuten, eta pertsona bat zauritu zuten.
Hala eta guztiz ere, gerra frontea batez ere Donbassen zentratuta dago. Hango Luhansk eskualdeko gobernadore Serhii Haidaik atzo nabarmendu zuen eremu batzuetan bonbardaketak areagotu direla. Dena den, iturri militarrek adierazi zuten gerra frontean ez zela «aldaketa esanguratsurik» egon azkeneko orduetan.
Gerra Ukrainan
Errusiako indarrek Ukrainako 11 eskualderi eraso diete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak