Errusia ipar-mendebaldeko Karelia eskualdean 44 lagun hil ziren hegazkin istripu batean atzo; 52 lagun zihoazen hegazkinean. Bizirik atera direnetako zazpi larri daude, Larrialdi Egoeretarako Ministerioaren arabera. Airekoa Moskuko Domodedovo aireportutik atera zen, eta Petrozavodskeko aireportura zen iristekoa. Hiri horren kanpoaldean izan zuen istripua, lur hartzerakoan.
Ezbeharraren zergatiak argitzeko «goizegi» dela adierazi du Estatuko Abiazio Batzordeko bozeramaile Oleg Jermolovek. Lehen ministrorde Sergei Ivanovek pilotuen oker bat eta eguraldi txarra aipatu ditu hipotesi gisa. Errepide batean lur hartzen saiatu ziren pilotuak.
Errusiako Karelia eskualdean 44 lagun hil dira hegazkin istripu batean
Lehen ministrordearen arabera, pilotuen oker bat eta eguraldi txarra izan daitezke ezbeharraren eragileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu