Errusiako militar ohi bat hil dute tiroz Moskun
MOSKU. Juri Budanov Errusiako armadako koronel ohia tiroz hil dute Moskun. Hiltzaileek—ustez bi lagun— ihes egitea lortu dute. Budanovek zortzi urte egin zituen kartzelan, gazte txetxeniar bat bahitu eta hil zuelako. Txetxenian egindako delituengatik kondenatu zuten armadako lehen goi kargua izan zen. Errusiako nazionalistentzat heroia da Budanov.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu