Sobietar Batasuneko garaia edo Berlineko harresiaren erortzea atzean geratu ziren aspaldi, eta horren argibide da gertu egon daitekeela Errusia eta NATOren arteko elkarlana. Hasteko, Dimitri Medvedev Errusiako presidentean parte hartuko du NATOren bilkuran, Lisboan. Baina desberdintasunak ez ei dira bapatean konpontzen, eta oraingoz ideia kontrajarriak dituzte Errusiak eta aliatuek.
Hizpidea, eta eztabaida gaia, misilen aurkako defentsa izango da. Defentsarako sistema europear bat eratzeko bidean dira agintariak, baina sistema hori nolakoa izango den eztabaidatzen ari dira bi alderdiak.
Batetik, "berdintasun egoeran lan egiteko prestasuna" beharrezkoa dela adierazi du Sergei Prijodko Errusiako presidentearen nazioarteko politikako aholkulariak. "Misilen aurkako sistema europearrean Errusiaren eta NATOren arteko bereizketarik ez egoteko interesa daukagu. Europako estatu guztien segurtasuna bermatzeko, sistemak zatiezina izan behar du". Hala ere, Errusiak oraindik "eskaintza zehatzatik" jaso ez duela argitu du.
NATO prest dago elkarlanerako. Hala azaldu da NATOko idazkari Anders Fogh Rasmussen:"misilen aurkako defentsak segurtasuna sortuko du Europan".
Baina, NATOren elkarlanaren ideia eta Errusiarena desberdinak dira. Aliatuak ez daude prest sistema bateratu bat eratzeko, James Appathurai Aliantza Atlantikoko bozeramaileak azaldu duenez. "Errusiari kooperatzeko eskaintza egitean, ez gaude sistema bateratu batetaz hitz egiten, bi sistemetaz baizik; eta bien arteko eraginkortasunaz".
Errusiaren eta NATOren arteko elkarlan hipotetikoak jakinmira sortu du. Barack Obama AEBetako presidenteak erakundeari eskatu dio Errusiarekiko harremana zerotik hasteko; bere egunean AEBek egin bezala. Obamaren ustez, bilera parada ezinhobea da "arerio izateari utzi, eta bazkide bezala hasteko".
NATO