Katalunia

Eskorgetan atera dituzte Salamancako artxibotik Kataluniako agiriak

Salamancako Udalak (Gaztela, Espainia) jarritako traben ondorioz, Espainiako Kultura Ministerioko funtzionarioek eskorgetan atera behar izan dituzte Salamancako Espainiako Gerrako Artxibo Nagusitik frankismoak Kataluniari ebatsitako agiriak. Eskorgetan, eta, gainera, Poliziak zainduta. Orain, Madrilera eramango dituzte aurrena zenbait prozedura betetzeko, eta gero Kataluniari itzuliko dizkiote.

2006ko urtarrilaren 19a
12:21
Entzun
Frankismoak Kataluniako erakunde zein norbanakoei ebatsitako agiri ugari Salamancan zeuden, Espainiako Gerraren Artxibo Nagusian. Agiri horiek Kataluniako Artxibora itzultzea izan da urte luzeetan Generalitatearen eskaera nagusietako bat, Espainiako Gobernu sozialistarekin berriro agiriak Kataluniara eramateko akordioa lortu zuten arte.

Hitzarmen hori egin arren, Gaztela-Leongo Gobernua eta Salamancako Udala —PP dago agintean bietan— erabakiaren aurka agertu dira hasieratik, "artxiboa banaezina" dela argudiatuta; manifestazioak ere antolatu izan dituzte.

Aurkakotasun horren azken adierazpena izan da Salamancako Udalak atzo emandako agindua: Kultura Ministerioak agiriak eramateko bidalitako kamioiei artxibora hurbiltzeko debekua ezarri zien. Ondorioz, Ministerioko langileek eskorgetan atera behar izan dituzte 500 bat kaxak artxibategitik, eta gainera Espainiako Poliziak zainditua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.