Mundua

Eskuin muturreko alderdi batek izango du Finlandian gobernua osatzeko giltza

Benetako Finlandiarrak alderdia hirugarren indar politikoa da, atzoko hauteskundeetan botoen %19 jaso ostean.

2011ko apirilaren 18a
19:17
Entzun

Benetako Finlandiarrak (PS) eskuin muturreko alderdiak Finlandian atzo egin ziren hauteskundeetan botoen %19 jaso zuen, eta hirugarren indar politikoa izanik, gobernua osatzeko giltza izango da datozen egunetan. Koalizio Nazionaleko Alderdiak (KOK) irabazi ditu bozak, botoen %20,4rekin, eta Alderdi Sozialdedemokrata (SDP) bigarren izan da, %19,01ekin. Orain arte KOK alderdia zegoen Gobernuan, Zentroko Alderdiaren (KESK) babesarekin. Horrek orain, ordea, botoen %15 jaso du, eta bere babesa ez da nahikoa izango Gobernua osatzeko.

Beste alderdiekin koalizioa osatzeko prest agertu da PS, eta oraingoz ez dirudi ez KOKi ezta SDPri ere koalizioa eskuin muturrarekin osatzea axola zaienik. Alderdi xenofoboa da PS, eta Europa hegoaldeko herritarrei ere Finaldiako mugak ixtearen aldekoa da. Gobernuan sartzen bada, Euroguneko egonkortasuna arriskuan jarri dezake, Portugalen erreskatearen aurkakoa baita. Hauteskunde kanpainan erreskate horren aurkako betoa ezarriko zuela iragarri zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.