Katalunia

Esloveniako presidentearekin bildu da Quim Torra

Espaniako Konstituzioa katalanentzat "kaiola" bilakatu dela salatu du Kataluniako Generalitateko presidenteak: "Literalki, kartzela bat  da".

Pahor eta Torra, gaur goizean, Ljubljanan. @BORUTPAHOR
2018ko abenduaren 6a
09:57
Entzun

Bidaia ofiziala egin du Esloveniara Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak, Espainiako Konstituzioaren egunean: "Ez dago ezer ospatzeko gaur; salatzeko, aldiz, asko". Ljubljanan hartu du Torra herrialde hartako Borut Pahorrek. Handik, nazioarteko komunitateari mintzatu zaio Torra, preso dituzten independentista katalanen gose greba "isilarazia" gera ez dadin.

Esloveniako Errepublikako presidentearekin ez ezik, Ivo Vajgl eurodiputatu eta EB-Katalunia Elkarrizketa elkartearen bozeramailearekin, Deja Zidan eta Barnko Simonovig parlamentuko presidente eta presidenteordearekin, Europako Parlamentuko Atzerri Gaietako batzordeko presidente Matjaz Nemecekin eta Esloveniar Idazleen Elkarteko kideekin ere bildu da Torra.

Espainiako Konstituzioak "dagoeneko ez die balio katalanei", Torrak azaldu duenez, eta iragarri du konstituzio propioa aldarrikatzen duela, "demokrazia estatuaren batasun zatiezinaren gainetik" jarriko duena. Hitzaldi bat ere ematekoa da bidaia ofizialean; Ljubljanako udaletxean izango da, Katalunia: kaiola espainiar konstituzionaletik askatasunera" izenpean.

Kataluniako Generalitateko kontseilariek eta diputatu independentistak, bestalde, 24 orduko baraualdi bat egiten ari dira gaur, gose greban diren presoei elkartasuna adierazi eta Madrilek ematen dien tratua salatzeko. Baraualdian dira, besteak beste, Generalitatearen bozeramaile Elsa Artadi, JxCat taldeko Eduard Pujol, Gemma Geis eta Eusebi Campdepedrós, ERCko Sergi Sabrià, Ruben Wagensberg eta CUPeko Carles Riera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.