Turkia

"Espainia da Turkia hobekien ulertzen duen EBko herrialdea"

Berria
2018ko apirilaren 26a
13:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Bi eguneko bisita egin du Binali Yildirim Turkiako lehen ministroak Espainiara. Madrilgo Foro Ekonomiko Berrian hitz egin zuen atzo, eta kritika gogorrak egin zizkion EB Europako Batasunari. Kritika horietatik kideetako bat salbuetsi zuen, ordea. "Espainia da Turkia hobekien ulertzen duen EBko herrialdea. Turkiak ere ulertzen du Espainia. Zergatik? Turkiak eta Espainiak urte luzetan terrorismoa sufritu dutelako. Badakigu terrorismoak zer nolako esanahia duen herrialde batentzat. Herrialde baten energia etengabe kontsumitzen duten mikrobioen antzekoak dira erakunde terrorista separatistak".

Yildirimen ustez, "EBko estatu batzuek erakunde terroristak babesten dituzte", eta erakunde horien artean aipatu zituen PKK Kurdistango Langileen Alderdia eta Fethulla Gulen predikatzaile islamistaren erakundea. "Turkia bezalako aliatu handi bati huts egitea ez da mugimendu burutsu bat EBren etorkizunarentzat".  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.